Filosofia

Euskal Herriko ehiztari eta muestra zakur zaleen interesa piztea, ingurumena zaintzearen aldeko kirol modalitateetara.

 Aldi berean gizarteak gure jarduerak ezagutu eta onestea.

Helburu horiek lortzeko,jarduera hauek egingo dira,ezarritako legezko betekizunak bete ondoren:

Heriotzik gabeko muestra-zakurren probak antolatu Euskal Herri mailan.

Komunikabideak baliotuz gure helburuak aurkeztu gizarteari.

Gure helburuekin bat datozten erakunde publiko,pribatu edo herri ekimenekin lankidetzak sortu berauek aurrera eramateko. 

Aurreko paragrafoan azaldutako jarduerak gorabehera,elkarteak,bere xedeak betetzeko honako

hauek egin ahalko ditu.

Helburuak betetzeko edo horretarako baliabideak biltzeko era guztietako jarduera ekonomikoak gauzatu.

Era guztietako ondasun edozein tituluren bidez eskuratu eta eduki eta mota guztietako ekintzak eta kontratuak egin.

Nolanahiko ekintzak burutu,betiere legeekin eta gure Estatutuekin bat etortzekotan.

Enirio-Aralar field-trialen helburuak

 

• Iparralde eta hegoaldeko pertsonen harremanak bultzatu eta helburuak partekatzea.
• Enirio-Aralar mankomunitatea eta Aralargo parke naturala ezagutzera ematea.
• Goierriko turismoa bultzatzea.

Last modified on Osteguna, 05 Ekaina 2014 22:54