Field Trial Enirio-Aralar 2017

 

 

Udazkenaren lehen kolore eta hego haizeekin batera heldu zaigu Urria, eta berarekin Enirio-Aralar field triala. 

 

Jada ohitura den bezala azken asteburuan ospatuko dugu, 28 eta 29 an zehazki. Azken euriek basoa benetan dotore utzi digute gure gonbidatu berezia den oilagorrak, bertan bere lekua hartu dezan.

 

Aurtengoan 2 aldaketa aipagarri izango ditugu; batetik CACT frogaz gain  DI froga bat ere izango dugula non, zakurzaleek beren zakurrak aurkeztu ahal izango dituzten CACT-ko trebakuntza izan ez arren. Horrela hasieratik gure xedea izan den bezala ehiztari eta zakurzalee amateurrak mota hauetako frogetara erakartzen saiatuko gara

 

Bestetik eta Euskal-Herrian oilagor ehiza praktikoko zirkuitu egonkor bat izatearen arira, Estatuko setterclub-arekin elkarlan bat abian jarri dugu Azaroaren  18 eta 19 an Kuartangoko Zuazon antolatuko duten froga "VII. Euskal Herriko basoetako damaren" garaikurrerako puntuagarria izan dadin.

 

Horrela aurten 6 froga egun izango ditugu Euskal herrian. 2 Enirio-Aralarren (Gipuzkoa), 2 Iratiko basoetan (Xiberua) eta 2 Kuartangoko Zuazon.

 

Oilagorren zai, lehen zita Lareoko urtegiaren inguruan izango dugu Enirio-Aralar parke naturalean.

 

Laster arte!!

 

 

FIELD TRIAL 2017 DEF

 

 

 

 

Field Trial Irati 2017

 

2017 10 24 PHOTO 00000101

 

 

Last modified on Osteguna, 26 Urria 2017 22:00