Goierrin azken astean Covid-19ak izan duen bilakaera ikusita. Pena handiz Enirio-Aralar field triala bertan behera uztea erabaki dugu.
Mila esker gure alboan izan ditugun guztiei.
IX. Ediziorako izen ematea irekita dago.
Goierrin azken astean Covid-19ak izan duen bilakaera ikusita. Pena handiz Enirio-Aralar field triala bertan behera uztea erabaki dugu.
Mila esker gure alboan izan ditugun guztiei.
Iparralde eta hegoaldeko pertsonen arteko harremanak sortu eta helburuak partekatzea.
Enirio-Aralar mankomunitatea eta Aralargo parke naturala sustazea.
Goierriko eskualdean turismoa sustazea.
Gure natura mantentzeko kultura sustatzea.
Udazkenaren lehen kolore eta hego haizeekin batera heldu zaigu Urria, eta berarekin Enirio-Aralar field triala. Jada ohitura den bezala azken asteburuan ospatuko dugu, 24 eta 25 an zehazki. Azken euriek basoa benetan dotore utzi digute gure gonbidatu berezia den oilagorrak, bertan bere lekua hartu dezan.
Euskal-Herrian oilagor ehiza praktikoko zirkuitu egonkor bat izatearen arira, Espainiar estatuko setterclub-arekin eta Frantziako Club du setter anglais elkartearekin sinergiak sortu ditugu. Horrela, Iraty-n (Xiberua), Aralargo Mikel deunan eta Kuartangoko Zuazon antolatuko dituzten frogak, “X. Euskal Herriko basoetako damaren” garaikurrerako puntuagarriak izango dira.
Horrela aurten 9 froga egun izango ditugu Euskal herrian. 2 Enirio-Aralarren (Gipuzkoa), 2 Iratiko basoetan (Xiberua), 3 Aralargo Mikel deunaren inguruetan(Nafarroa) eta 2 Kuartangoko Zuazon (Araba).